Overblog Todos los blogs
Edit post Seguir este blog Administration + Create my blog
MENU

Blog honetan 2010-2011ko Donostiko Arkitektura eskolako Proiektuak3 tailerreko astez asteko segipena argitaratuko da............................................................. Voici le blog "carnet de bord" d'un projet de quatrième année à l'école d'Architecture de Donosti, Saint Sébastien, sur le site d'Urdaibai. 2010-2011

Publicidad

01.24 Areto nagusia eta espazio publikoak lantzen

Ekologia sustapen gunea taldeko kideon artean zatitu dugu, bakoitza arlo edo gune batez ardura dadin bereziki, baina proiektua bere osotasunean batera aintzinaarazteko asmoarekin.

Banaketaren ondorioz, espazio publiko eta areto nagusiari buruz ari naiz lanean.

 

  01.24-kokapen-plano-copie.jpg

Areto nagusia proeiektuko beste elementuengandik ezberdintzea da lehen helburua, erabilera puntual eta publikoentzat erabilia izanen baita. Horretarako, trama errespetatu arren, moduloen diagonalekin jolastea erabaki dut, norabide ezberdin bat proposatuz proiektuari.

01.24-Areto-plano-100.jpg

Diagonal/Ortogonal  jokoa :

Perimetroa diagonalen duen estalpe bat proposatzen du eraikinak. Espazio itxia aldiz modulu zuzenen direkzioan  agertzen da, norabide aldaketarekin jolasten jarraituz. Barruko espazioa plano honetan hitzaldi edo udaleku amaierako antzerki erakustalditarako moduan jarria da. Kadira edo jarlekuak kentzen ahal dira, espazio berak funtzio ezberdinetarako balio beharko baitu (erakusketa…) .

Estalkiaren lanketa adierazten du animazio honek:

 

 

 

Espazio estaliaren estalkia altxaz, leihoak zabaltzen dira, argia sarraraziz. Iruki zonbait irekitzeko posibilitatea ere landu dut, bentilazioa erresteko eguraldi ona izanen delarik. Oraindik estruktura zehaztekoa da, zutabeak zein puntutan jarri erabakiz.

 

01.20-eguzki-angeluak-tramari-aplikatuak.jpg

 

Idekidurak eguzki angeluen arabera zehazkiago landu ahal izateko, « audiance architecture »-en  weborrian Muruetako koordenatuak idatzi eta eman dizkigun azimut eta altuerak gure tramaren norabideari aplikatu dizkiogu, gure altxaerei eguzkia urteko aro ezberdinetan zein alturarekin iristen zaion jakiteko. (Ekinoxeak eta Solstizioetan eguzkia eraginkorra izaten hasten eta bukatzen den orduak erabili ditugu horretarako. Analisia osoa izan dadin, eguerditako angelua gehitzea beharrezkoa izango da)

 

 

 

Espazio publikoarentzako ideia nagusiak erreferentziaz aberasten ari naiz momentuz :

-          Lurraren eta zimentazio gainetan proposatuko dugun lurzoruaren arteko maila jokoak.

-          Plazan puntualki muntatzen ahalko diren merkatu edo esposaketa txikirako modulo arinak.

-          Kanalekin jolasteko aukera ezberdinak

-          Ibaiarengandik hurbiltzea pantalanaren bidez

Publicidad
Regresar al inicio
Compartir este post
Repost0
Para estar informado de los últimos artículos, suscríbase:
Comentar este post