Overblog Todos los blogs
Edit post Seguir este blog Administration + Create my blog
MENU

Blog honetan 2010-2011ko Donostiko Arkitektura eskolako Proiektuak3 tailerreko astez asteko segipena argitaratuko da............................................................. Voici le blog "carnet de bord" d'un projet de quatrième année à l'école d'Architecture de Donosti, Saint Sébastien, sur le site d'Urdaibai. 2010-2011

Publicidad

Sinplifikazio beharra. Urriak 25

Proiektua zehazten doan heinean, ohartzen gara ideiatxo pilaketa bat osatzen ari garela, hemen ikuspegi hau, hor paisaia gordetzen dugu, hemen itsasbeheran ere ura izanen da, hau ura igotzean berekin mugitu eta urazalean geldituko da, honako hau leize moduan zulatuko dugu, beste hori hondarraren gaineko plataforma gisa pausatua izanen da, etabar. Proiektua zehazten ari garen garaian ez dugu sakabanatzen eta indarra galtzen utzi behar, bi esaldi edo marrazki batez adierazitako esentzia atxiki behar dugu, haria galdu gabe.


Aldi berean, eskultura moduan errepresentatzen ditugun espazioak biziarekin irudikatzeko garaia heldu da, gure proposamenak erabilera kontuan har dezan.

 

Espazioko-barne-desokupazioa-arkitekturarentzako-copie.jpg


Publicidad
Regresar al inicio
Compartir este post
Repost0
Para estar informado de los últimos artículos, suscríbase:
Comentar este post