Blog honetan 2010-2011ko Donostiko Arkitektura eskolako Proiektuak3 tailerreko astez asteko segipena argitaratuko da............................................................. Voici le blog "carnet de bord" d'un projet de quatrième année à l'école d'Architecture de Donosti, Saint Sébastien, sur le site d'Urdaibai. 2010-2011
Muruetako gunean erabil ditzakegun materialek aurkezten dituzten posibilitate zabalak landu beharko ditugu.
Arquibio blogean ikus daiteke adreilua bere inertzia haundiagatik erabiltzen dutela Errusian, biziki labe eraginkorrak egitea lortuz:
Egurrari buruzko informazioa biltzeko, CNDB-ren gunea ongi dokumentatua da :
Comité National pour le développement du bois
Zuraren erabilera bultzatzea du komite hunek helburu. Hori dela eta, interesgarria da egurrari buruz hurririk zintzilikatzen duten informazioa, eta, eskola-tailer bati buruz goazenez, eskeintzen duten formakuntza proposamenaren formatua ere.
Ikastaro laburrak eta formakuntza osoagoak eskeintzen dituzte, eskaera ezberdinei erantzuteko.
Formakuntzak hilabetean bi egunekoak dira, lan egiten duten profesionalei zuzentzen baitzaizkie. Maiz obra bisitaz eta gaiari loturiko ibilaldiez osatzen dira.
Ikastaroek aldiz, gai berezi bana jorratzen dute : zur materiala eta ingurumena, zurezko eraikuntza, zurezko estrukturak, zurezko estalkiak eta termika, edo zurezko egiturazko etxeak.
Gunean berean aldizkariak telekarga daitezke :
Ikus bereziki essentiels du bois (akustika, termika etabarri buruz, informazio praktikoa eta detaile teknikoak)