Blog honetan 2010-2011ko Donostiko Arkitektura eskolako Proiektuak3 tailerreko astez asteko segipena argitaratuko da............................................................. Voici le blog "carnet de bord" d'un projet de quatrième année à l'école d'Architecture de Donosti, Saint Sébastien, sur le site d'Urdaibai. 2010-2011
Paisaia ideia gisa / proiektuak eta proiekzioak / 1960-1980
KOLDO MITXELENA Kulturunea
Urdaibain hasteko ditugun proiektuekiko interesgarria iduritzen zait erakusketa honetan paisaia eta naturarekiko proposatuak diren loturak behatzea, batez ere denborarekin duten erlazioan.
ARETOA BERA ETA ERAKUSKETAREN ANTOLAKETA
Lehen aldiz izan naiz Koldo Mitxelenako erakusketa atalean eta gustatu zait barne leiho batzuen bidez liburutegiarekin duen lotura eta aldika eraikuntza zaharraren harrizko horma eta arkuak agerraraztea.
Hasiera batean espazio berean bideo bat baino gehiago proiektatuak izateak piska bat trabatu nauen arren, une batetik goiti interesa bilatu diot presentaketa horri. Azken finean, erakusketako bideo gehienek prozesu bat adierazten dute, eta aldi berean pare bat bideoren etapak segi daitezke.
Adibidez, Mc Call-en Earthworks, 1972 proiekzioaren soinu banda entzuten da Oppenheim-en Program One: Aspen Projects, 1970 ikustean. Oppenheim-en eskuak lore sorta xintxikatzen duen bitartean pala batek lurraren kontaktuan ateratzen duen hotsa entzutean nere iduriz suntsipenaren ideia areagotzen da. Kontua da artistak obra soinu hori gabe pentsatua duela, eta agian soinurik gabe etzela suntsipenaren sentsazioa izango transmitituko zena.
PAISAIA, GIZAKIA, DENBORA
Obra ezberdinetan nabarmendu dudana denboraren ideia izan da. Artistak naturarekin harreman bat sortzen du, baina harreman hori usu ezta bere horretan gelditzen, ondotik denboran zehar bilakaera bat izaten du. Mendeetan zehar baitezpada sortu zituzten unean bezala kontserbatu nahi diren obrak ez bezala, Mc Call-en lur kutxa lurpean usteltzen ari da eta Joseph Beuys-en 7000 haritzek (1982) anaia txikiak dituzte munduan zehar.
Beste obra batzuk duten denborarekiko harremana iragankortasunean datza, une batez existitu izana da beraien balorea. Nere ustez Anthony MC Call-en Landscape for fire, 1972-k duen magiaren parte garrantzitsu bat ez-iraunkortasuna da, suaren uneoroko aldaketa, eta itzaliko dela jakiteak une hori ahal bezala baliatu behar dugula ematen digun irrika hori. "Hortzadarrak ordu laurden bat irauten badu, eztugu gehiago begiratzen." Johann Wolfgang Goethe.
Ezkerreko marrazkiko Hamish Fulton-en obra ere naturaz gain denborarekin jolasten da, oinarrizko materialez (adaxkak, lurra eta itzala) momentu eder bat sortuz.
ARKITEKTURAN
Obra hauek naturarekin eta denborarekin harreman berezi bat proposatzen duten gisan, pentsatzen dut Urdaibain kokatuko diren gure proiektuetan gunearekiko harremana sortzeaz gain denboran zehar gure proiektua kokatzen saiatu beharko dugula.
OPTIKA
Orokorrean hunkitu nauen gaiaz aparte, Jan Dibbets-en Perspektiba zuzenketak interesgarriak iduritu zaizkit, proportzioekiko jokoentzat, eta elkarren ondoan jarriz lortzen dituen dinamikarentzat. Enuen sekula ortzimuga gisa hortara ikusi.